Streets of Fire (euskaraz Suzko Kaleak) 1984ko Walter Hill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta drama film bat da. Michael Paré, Diane Lane, Rick Moranis eta Amy Madigan aktoreek antzeztu zuten.
Hiri western bat da, urteen poderioz kultuzko filma bilakatua. Rock musika, komiki eta 1950eko hamarkadako estetika du, eta askok 1980ko hamarkadako filmeen artean ikusteko ezinbestekoa denetako bat bezala jotzen dute.